Ingeniaritza Informatikako irakasle agregatua naiz Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
Webgune honetan nire ikerkuntzaren deskribapena, lan esperientziaren laburpena eta harremanetan jartzeko erak aurkitu daitezke. This website is available in English here.
Nire helbide elektronikoa: unai.lopez -a-bildua- ehu.eus
Ikerkuntza
Nire ikerketa arlo nagusia konputazio paralelo eta banatua da, gai hauetan zentratuta:
- Eraginkortasun handiko konputazioa
- Datuak prozesatzeko sistema eskalagarriak
- Hodei eta ertz konputazioa
- Arkitektura heterogeneo eta emergenteak
- Energia efizientzia konputazioan
Networking, Quality and Security (NQaS) ikerkuntza taldeko kide eta Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroko (CFAA) kide adskribatua naiz.
Nire argitalpenak Google Scholar eta DBLP guneetan zerrendatuta daude.
Irakaskuntza
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko hurrengo irakasgaien irakasle naiz:
- Sistemen Administrazioa, 4. maila (Fitxa osoa euskeraz/gazteleraz).
- Datu-baseen Kudeaketa, 3. maila (Fitxa osoa euskeraz/gazteleraz).
Iraganean irakasagai hauetan parte hartu dut ere:
- Software Garapen Aurreratua, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua, 4. maila (2019/20 eta 2020/21 ikasturteetan).
- Informatikaren Oinarriak, Ingeniaritza Elektrikoko Gradua, 1. maila (2019/20 eta 2021/22 ikasturteetan).
Lan esperientzia
- 2019-Orain: Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila, EHU.
- 2023-Orain: Irakasle agregatua.
- 2019-2023: Irakasle atxikia.
- 2017-2019: Ikerkuntza Software Ingeniaria, DIRI Taldea, Cardiffeko Unibertsitatea.
- 2017 (Ap-Ir): Master Amaierako Lan zuzendaria, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea.
- 2015-2017: Ikertzaile Elkartua, MoreLab Ikerketa Taldea, Deustuko Unibertsitatea.
- 2011-2015: Doktoretza Ikaslea, Intelligent Systems Group, EHU. 2014n urtean 4 hilabeteko egonaldi bat egin nuen APT Ikerketa Taldean, Manchesterreko Unibertsitatea.
- 2008-2010: Ikerkuntza Teknikaria, DeustoTech, Deustuko Unibertsitatea.
Ikaskuntzak
- 2015: Doktoretza, Ingeniaritza Informatikoa. Informatika fakultatea, EHU. Donostia.
Tesia: Contributions to the Efficient Use of General Purpose Coprocessors: Kernel Density Estimation as Case Study, zuzendariak: Jose Miguel-Alonso eta Alexander Mendiburu. - 2011: Masterra, Sistema Informatiko Aurreratuak. Informatika fakultatea, EHU. Donostia.
Amaierako lana: Parallelization of a Molecular Dynamics Simulation Code using OpenCL, zuzendariak: Jose Miguel-Alonso eta Alexander Mendiburu. - 2010: Ingeniaritza Informatikoa. Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.
Amaierako lana: A platform to enable shopping for the blind using mobile technologies, zuzendaria: Diego López-de-Ipiña. 2010 urteko Ingeniaritza Informatikako amaierako lan onenaren saria.
Kontaktu eta sare sozialak
Nire EHU webgune ofiziala informazio akademiko eta tutoretza orduekin hemen, gazteleraz hemen.
Helbidea: P3i17 bulegoa, Bilboko Ingeniaritza Eskola - II Eraikina, 48013 Bilbo.
Twitter, LinkedIn, Mastodon eta ResearchGate sare sozialeetan aurkitu ahal nauzue.
Eman ditudan zenbait aurkezpenen gardenkiak nire SlideShare profilan eskuragarri daude eta nire GitHub profiletik hainbat software proiektu deskarga daitezke, webgune hau barne.